Arratsaldean abisu horia aktibatuko du Segurtasun Sailak prezipitazio handiagatik

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko ira. 18a, 12:52

EAEko zenbait lekutan ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pila daiteke 15:00etatik 21:00etara bitartean. Euskalmeten iragarpenaren arabera, zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, baliteke zenbait tokitan handiak izatea eta txingorra egitea, bereziki barnealdean. Ekaitz-guneetan baliteke haize-bolada gogorrak izatea.

Datozen egunetarako Euskalmeten iragarpena

Eguaztena, irailak 19

Goizean goiz eta egunaren amaieran zerua hodeitsu egongo da, egunaren erdiko orduetan ostarte zabalak nagusituko dira. Zaparrada txikiak bota ditzake, noizean behin ertainak eta trumoitsuak. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; arratsaldean ipar-osagaitik finkatu eta ahul-bizi ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez.

Eguena, irailak 20

Goiz-lanbroa. Zerua hodei gutxirekin egongo da, arratsaldean hodeitsu geratzeko joerarekin. Egunaren amaieran zaparrada txikiren bat bota dezake, probabilitate handiagoarekin ekialdean. Hego-ekialdeko haize ahula ibiliko da; arratsaldean ipar-mendebaldera aldatu eta ahul-bizi ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira.

Egubakoitza, irailak 21

Zerua partez hodeitua egongo da, erdi-mailako hodei eta goi-hodeiekin; egunaren amaieran oso hodeitsu geratzeko joera izango du, bereziki Kantauri isurialdean. Baliteke arratsaldean eta gauean euri txikia egitea Kantauri isurialdean. Iparraldeko eta ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak