Barizeak ez dira estetika kontua bakarrik

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko ira. 17a, 17:09

Quiron Salud Vitoria ospitalean espezialistak dira sistema baskularraren zainketan. Zauri txikiko teknikak erabiltzen dituzte barizeak tratatzeko, mikroaparra eta irrati-maiztasuna, esaterako. Izan ere, osasun baskularra zaindu beharra dago, barizeak ez direlako estetika kontua bakarrik.

Gasteizko Esperantza kaleko 3. zenbakian aurkituko dituzu, baita 945 25 25 00 telefono zenbakian ere. Hitzordua eskatzeko hona hemen bidea: quironsalud.es/portal-paciente/es

Santiago Rodriguez Camarero eta Roberto Dominguez doktoreek Angiologian eta Kirurgia Baskularrean espezialistak dira Quiron Salud Vitoria Ospitalean. Barizeak tratatzeko azken aurrerapenen berri eman nahi dute.

Noiz da komenigarria Kirurgia Baskularreko kontsultara joatea lehen aldiz?

Pazientea hanketan lehen sintomak igartzen hasten denean da gomendagarria kontsultara joatea: astuntasuna, hantura, nekea, karranpak... baita lehenengo barizeak edo armiarmatxoak agertzen direnean. Izan ere, gaixotasun hori hobeto tratatzen da hasierako faseetan. Hori azpimarratu du Dominguez doktoreak.

Hala ere, denbora pasatzen uzten badugu, barizeak garatzen joaten dira eta, azkenean, tratamenduek arrisku handiagoa ekar dezakete.

Zauri txikiko teknika gero eta gehiago daude. Beti saihestu daiteke kirurgia egin behar izatea?

Rodriguez Camarero doktoreak dioenez, gaur egun, patologia baskularren %75 trata daitezke zauri txikiko teknika-k erabiliz; teknika horiek arrisku gutxiago dakarte, eramangarriagoak dira, ez da ospitaleratze beharrik izaten eta errekuperazioa azkarragoa da.

Edozelan ere, kasu guztietan ezin daiteke ohiko kirurgia saihestu; izan ere, patologia batzuek ohiko kirurgia behar izaten dute emaitza ona garantizatu ahal izateko.

Zelan erabakitzen da zein kirurgia mota dagokion paziente bakoitzari?

Dominguez doktoreak dio tratatu beharreko barize mota aztertu behar dela lehenengo, pazientearen osasuna hobetuko duen soluzioa topatzeko eta, horrekin batera, emaitza estetiko ona ere eman diezagun. Horretarako, Eco Doppler Color erabiltzen dugu. Proba horrek ez du minik ematen eta datu diagnostiko nagusiak ematen dizkigu kirurgia baten edo bestearen alde egiteko. Horixe gehitu du Rodriguez Camarero doktoreak.

Bestalde, kontuan hartu behar da nor den pazientea, zein arrisku propio dituen –adina, diabetesa, tentsio altua...–, zenbat denbora behar duen errekuperatzeko... Ez da berdina ondo errekuperatzeko egun batzuk har ditzakeen pertsona bat edo lanera joan behar duen pertsona bat. Eta, jakina, ez da berdina 30 urteko paziente bat edo 75 urteko bat.

Zertan dautza irrati-frekuentzia eta mikroaparra? Zein desberdintasun dago bi teknika horien artean? 

Dominguez doktoreak azaldu du irrati-frekuentzia teknikaren bidez beroa ematen zaiola zainari, hura ixtea eragiteko. Anestesia lokalarekin eta sedazio arinarekin egiten da eta gorputzak ondo onartzen du kasu gehienetan.

Mikroapar teknika, berriz, anestesia barik egiten da; hain zuzen, zain kaltetuetan hainbat ziztada ematen dira, zainaren paretan min kimiko kontrolatua eragiteko eta, horrela, hura ixteko eta desagerrarazteko. Barize mota ia guztietan eta armiarmetan erabil daiteke eta emaitza estetiko ona lortzea du helburu.

Teknika bien arteko desberdintasuna da mikroaparrak saio gehiago behar dituela eta irrati-frekuentzia saio bakarrean egiten dela.

Pazienteak, batez beste, zenbat denbora behar du errekuperatzeko eta bizimodu normala egiteko? 

Dominguez doktoreak azpimarratzen duenez, ebakuntza motaren araberakoa da hori. Bai irrati-frekuentziarekin, bai mikroaparrarekin, pazienteak bizimodu normala egin dezake lehen egunetik aurrera. Kirurgia bat egiten bada, berriz, errekuperazioa bestelakoa da: hamabost egun CHIVA teknika erabili baldin bada eta hilabete edo gehiago ohiko kirurgia egin baldin bada.

Komenigarria da segimendua egitea?

Rodriguez Camarero doktoreak baieztatzen duenez, komenigarria da aldizkako segimendua egitea; izan ere, zain-gutxiegitasun kronikoek berriro agertzeko joera dute, ondo tratatuak izan badira ere. Doktorearen iritziz, egokiena da Eco Doppler bat egitea urtean behin, garaiz diagnostikatu ahal izateko eta, horrela, bai jarraibide prebentiboak ezartzen joateko, baita tratamendu mediko farmakologikoak ere.

Zer da ohikoagoa, pazienteak kontsultara joatea kontu estetikoagatik ala osasun arazo larriagoengatik?

Rodriguez Camarero doktoreak dioenez, pazientearen araberakoa da hori, eta, batez ere, zein sexutakoa den. Emakumezkoak gehiago joaten dira estetikagatik eta gizonezkoak, berriz, osasun arazoengatik. Edozelan ere, doktoreak gehitzen duenez, garrantzitsua da pazienteek jakitea kasuen %90ean, denborarekin, barikula berriak sortzen direla eta tratamendua berriro egin beharra dagoela. 

Estetikari dagokionez, igarri duzue gizonezko gehiagok egin nahi izaten dutela ebakuntza mota hori?

Doktore biak bat datoz: gizonezkoak gero eta gehiago kezkatzen dira euren itxura fisikoaz eta euren osasunaz; izan ere, gero eta gizonezko gehiago joaten dira kontsultara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak