Datorren eguenean egingo dute Aizkorri-Aratz parkeko Zalolez elkartearen batzarra

Imanol Beloki Unamuno 2018ko irailaren 13a

Aizkorri-Aratz parke naturaleko lur-jabe eta erabiltzaile gipuzkoarren elkartekoak batzarrean.

Aizkorri-Aratz parke naturaleko lur-jabe eta erabiltzaile gipuzkoarren elkarteak (Zalolez) urteko batzar orokorra egingo du datorren eguenean, irailaren 20an, arratsaldeko sei eta erdietan, Zaldibar antzokian.

Aurreko akten onarpena, 2016- 2017ko kudeaketaren deskargua, 2018ko gestio plana, 2018ko bazkide kuoten onarpena, zuzendaritza batzordearen karguen berriztatzea, eta abar izango dituzte hizpide batzarrean.

Debagoieneko eta Goierriko Aizkorri-Aratz parkeko lurjabe erabiltzaileei bertaratzeko dei egin diete, elkarteko kide diren Zegama, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga, Oñati, Legazpi, Eskoriatza eta Zeraingo 200 kideei, hain zuzen ere. Edozein zalantza edo informazio behar duenak, berriz, aizkorriaratzelkartea@gmail.com helbidera idatzi dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak