"Ederra izan da"
Oscarretara ez direla joango jakin ostean, eskertze hitzak izan dituzte Handia pelikularen Twitter kontuan: "Mila esker bidai hau egiten lagundu diguzuen guztioi! Ederra izan da. Laster arte!!". Era berean, Campeones pelikulari zorte ona opatu diote.
Europako zinema sariak
Oscarrez gain, 31. European Film Awards sariketarako hautagaia izango den ala ez jakiteko zain dago Handia. Beste 48 filmekin batera aurre-aukeratuta dago Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma. European Film Academy-ko 3.500 ordezkariek bozkatu ostean, azaroaren 10ean jakinaraziko dira izendapenak.