Markel Urrutiak hitzaldia eman du Kirolenek antolatutako judo monitoretza ikastaro ofizialean

Eneko Azurmendi 2018ko abu. 23a, 11:10

Markel Urrutia, ikasleekin.

Markel Urrutia Desoreka judo klubeko koordinatzaile eta arduradun teknikoak hitzaldia eman du Kirolenek –kiroleko euskal titulazio ofizialak kudeatzen dituen instituzioak– uztailean zehar antolatu duen judo monitoretza ikastaroan, judoaren didaktikari buruzko oinarrizko ideiak azalduz.

Judo irakaskuntzarako eta batez ere judo hastapenean argi eduki beharreko kontzeptuei egin zien erreferentzia Urrutiak: haurren garapen psiko-ebolutiboan kontuan edukitzea saioak planifikatu eta taldekatzeak egiterako orduan; egoera motorraren garrantzia judo saioak diseinatzerako orduan eta baita kalitatezko heziketa fisiko jarduera batean zeintzuk diren kalitateari erreferentzia egiten dieten irizpideak judo saioek hauek kontutan izan ditzaten –hausnarketara bideratua dagoena eta curriculum ezkutua moduko kontzeptuak kontutan hartzen dituena–.

Bestalde, motrizitatearen oinarrien errepasoa ere burutu zuen eta motrizitatearen ikuspegi holistiko integrala aintzat hartzea gomendatu zien etorkizuneko judo irakasle berriei.
 
Guzti honek judoaren irakaskuntza eredu pedagogikoen barnean kokatzen du. Eta, bere esanetan, eredu pedagogiko hau burutzeko judoa instrumentalizatzea da bidea, judoaren bidez eta eredu pedagogikoak landuz jorratu daiteke motrizitatearen garapena; haurren garapen psiko-ebolutiboa kontuan hartuz eta baita kalitatezko heziketa fisikoaren nondik norakoan kontuan hartuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak