Prentsa oharra, osorik:
"Justiziak arrazoia eman dio Mondragoni, eta absolbitu egin du auzi jartzaileen asmo
guztietatik.
Bergarako Epaitegiak atzera bota du, oso-osorik, Ordaindu eta Eskuratu elkarteek sustatutako auzi eskea.
Bergarako 1. zenbakiko epaitegiak gaur eman du Ordaindu/Eskurako elkarteek Mondragon Korporazioaren aurka bultzatutako auzi eskeari buruzko epaia. Ebazpenean, justiziak arrazoia eman dio Mondragoni, eta absolbitu egin du auzi jartzaileen asmo guztietatik.
Epaileak atzera bota du, oso-osorik, auzi eskea. Horretarako, Mondragonek epaiketan zehar alegatutako argudio ugarietatik lehenengoari heldu dio; alegia, auzi eskearen preskripzioari, eta, beraz, ez du gainerakoa aztertu behar izan.
Mondragonen balorazioa
Mondragonek epaiaren oso balorazio positiboa egin du eta gogorarazi du epaiketan zehar argi eta garbi geratu dela Mondragonek ez ziela inola ere iruzurrik egin auzi jartzaileei. Horrenbestez, berretsi egin dira auzi eske honetan hasieratik bertatik defendatu dituen argudioak. Hots, kooperatibak autonomoak eta burujabeak direla, eta, beraz, horien etorkizunari buruzko erabakien erantzukizuna kooperatibena eta soilik horiena dela, beste ezein instantziatara eskuordetzeko aukerarik izan gabe. Eta, jakina, Mondragonek ez diela iruzurrik egin auzi jartzaileei".