Martxan da Goienaren 14. udako argazkien lehiaketa

Goiena 2018ko uzt. 23a, 08:10

Uztailaren 20tik irailaren 16a arte udako argazkien lehiaketan parte hartzeko aukera izango da. Aurtengo edizioan, posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) gain, Whatsapp eta Telegram (688 69 00 07) bidez ere jasoko dira argazkiak, eta bildutako guztiak Udako argazki lehiaketako kanalean egongo dira ikusgai. Animatu eta parte hartu!

Gaurtik hasita, kamera, mugikor edo tabletarekin udan zehar ateratako argazkiak bidali daitezke Goienara. Irailaren 16a arte jasoko dira, eta irabazleen izenak urriaren 5ean jakinaraziko dira, Goiena paperean. Parte hartzeaz gain, irailaren 24tik irailaren 30era, publikoak ere iritzia emateko aukera izango du, publikoaren saria deritzonari esker.

Sariak

  • 1. saria: Redmi 5 plus smartphonea, Eroski Arrasateri esker.
  • 2. saria: Gure Ametsa jatetxean bi lagunendako afaria edo bazkaria.
  • Publikoaren saria: Zumaiako Zelai Talasoterapian bi pertsonarendako zirkuitu termala eta Zelai menua, Arrasate bidaiei esker.

Lehen bi sariak aukeratzeko epaimahaia Goiena Komunikazio Taldeko kideek osatuko dute eta argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan. Hirugarrena publikoaren saria izango da, eta bozketa bidez hautatuko da.

Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarriak irakurri eta onartzea.

Lehiaketaren oinarriak

  • Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira: Egilearen izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta argazkia non ateratakoa den.
  • Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 20tik irailaren 16ra arte (biak barne).
  • Bidali argazkiak eta datu GUZTIAK posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram (688 69 00 07) bidez.
  • Argazkiek gehienez 5 MB izan beharko dute.
  • Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
  • Debagoienean jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izango du.
  • 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
  • Beste inon argitaragabeak izango dira argazkiok.
  • Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
  • Argazkiak originalak izan beharko dira.
  • Udako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste uda batekoak.
  • Irabazleak nortzuk diren urriaren 6an jakingo dugu, Goiena paperean.
  • Irailaren 24tik irailaren 30era Publikoaren Saria aukeratzeko epea zabalduko dugu.
  • Lehen bi sariak aukeratzeko epaimahaia Goiena Komunikazio Taldeko kideek osatuko dute eta argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.
  • Argazkiak Goienako euskarri ezberdinetan argitaratuko dira: Goiena.eus atarian, Goiena aldizkarian, Puntua aldizkarian, Goiena telebistan eta sare sozialetan.
  • Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, Goienak aukeraketa egingo du egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.
  • Jasotako argazkiak Goienako artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adierazi egingo da.

Lege oharra

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoak eta 2016ko apirilaren 27ko Europar Batasunaren 2016/679 araudiak (GPDR) ezarritakoa betez, baimena ematen dut nire datu pertsonalak Goiena Komunikazio Taldeak antolatutako 14. Udako Argazki Lehiaketaren fitxategian gorde daitezen, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari aurrez jakinarazita. Fitxategi horren jabea Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. da. Era berean, lehiaketa horretan parte hartzeak baimena ematen dio Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.-ri nik bidalitako argazkia edo argazkiak eta nire izen-abizenak ere Goienaren hainbat euskarritan argitaratzeko –Goienaren webgunean, Goiena eta Puntua aldizkarietan, Goiena telebistan eta, hala badagokio, Goienak profila daukan sare sozialetan; besteak beste, Youtuben, Facebooken, Twitterren eta Instagramen–. Goienaren 14. Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeak xede horretarako baimena ematea dakar. Horrez gain, eskubidea daukat nire datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haiei aurka egiteko, LOPDk eta GPDRk baimentzen dutenez. Hori egiteko, gutun bat bidali beharko dut, sinatuta, helbide honetara: Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. Otalora Lizentziaduna 31, 20500 Arrasate (Gipuzkoa); edo bestela, posta elektroniko bat bidali beharko dut lopd@goiena.eus helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak