Ibarreko ziklista gazteek lan azpimarragarria egin dute Espainiako Eskola Mailako Txapelketan

Mirari Altube Arrese 2018ko uzt. 8a, 16:22
Kadete debagoiendarrak taldekako erlojupekoan lortutako dominekin. Argazkia: Arritxu Iribar.

Aimar Erostarbe oñatiarrak eta Garazi Estebez aretxabaletarrak, biek ala biek, bigarren postuak eskuratu dituzte Ourenseko Baños de Molgas herrian (Galizia) jokatutako Eskola Adineko Espainiako Txapelketan. Xubane Garaik taldekako erlojupekoan urrezko domina eskuratu zuen, eta infantil mailan Gari Arexolaleiba hirugarren izan zen taldeka.

Kadete mailako txapelketan mutilek 61 kilometroko ibilbidea egin dute, eta helmugan Manuel Rodriguez galiziarra izan da nagusi (01:30:31). Haren atzetik, denbora berbera eginda sartu da Erostarbe. Hirugarren postua ere Euskal Selekzioko Asier Pozorendako izan da. Eta taldekako txapelduna ere Euskadi izan da.

Neskek, ostera, 48 kilometroko ibilbidea egin dute eta Kantabriako Claudia San Justok irabazi du (1:25:40). Haren atzetik sartu da Estebez denbora berarekin, eta hirugarrena izan da Ainara Albert valentziarra. Estebezek adierazi du bukaeran ez duela egun ona izan katarroarekin dagoelako, eta probak fisikoko ondo egotea eskatzen zuela. Hori jakinik, esprintean dena ematen saiatu da, eta baita bigarren postua eskuratu ere.

Xubane Garai, aretxabaletarrak, ostera, zulatua izan du. Hala ere, horren ondoren gai izan da aurrekoekin bat egiteko eta tropel buruarengandik hiru segundora helmugaratu da, 14. postuan.

Infantil mailan, azkenik, Gari Arexolaleiba aramaioarra ere podiumera igo zen, taldekako erlojupekoan hirugarren sailkatu eta gero. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak