Garazi Estebez eta Xubane Garai aretxabaletarrek eta Anne de Pablo eta June Herrera bizkaitarrek osatutako taldeak 12:14,22 denbora egin zuen zazpi kilometroko ibilbidea osatzeko. Haren atzetik bi segundora geratu zen Gaztela eta Leongo taldea eta hemezortzi segundora, Valentziakoa.
Mutilen artean, ostera, Nafarroak irabazi zuen proba 09:53,84 denborarekin; bigarren postuan geratu zen Balear Uharteak sei segundora, eta hirugarrena izan zen Euskadiko taldea, txapeldunarengandik hamalau segundora. Hain zuzen talde horretan dago Aimar Erostarbe oñatiarra.
Infantil mailan, Gari Arexolaleibak brontzezko domina eskuratu zuen taldekako erlojupekoan.
Argazkiak: RFECiclismo.