Sariak
Lehen saria Mikel Iturbek lortu du, 2017ko maiatzean Data-Driven anomaly detection in industrial networks doktorego-tesiari esker. Mondragon Unibertsitateko irakasle diren Iñaki Velez de Mendizabal, Enaitz Ezpeleta, Urko Zurutuza eta David Ruano-Ordasek idatzitako La intención hace el agravio: técnicas de clustering conceptual para la generalización y especialización de intencionalidades en el spear phishing-ek artikulu onenaren saria jaso du. IN2 erronkarako irtenbiderik onena: INCIBEren SCI zibersegurtasunean esperimentatzeko datu-multzoa berriz, Mondragon Unibertsitateko Datuen Analisia eta Zibersegurtasuna ikerketa-taldeak eskuratu du. Azken sari honi esker, ENCIBEk antolatutako ENISE ekitaldian aurkezteko eta azaltzeko gonbidapena jaso du. Are gehiago, taldea Leonen izango da, urriaren 23an eta 24an INCIBEk sustatzen duen Ciberemprende mintegia ekintzailetza-lehiaketan. Lehiaketan, zibersegurtasunaren alorreko spin-offak eratu eta abian jartzeko prestakuntza- eta mentoring-zerbitzu praktikoak eskaintzen dira.
Zibersegurtasuna
Mondragon Unibertsitatea Estatuan lehenengo unibertsitatea da transferentziari dagokionez azken U-Multirank unibertsitate-rankingaren arabera. Izan ere, unibertsitateak zibersegurtasunaren alorrean duen ibilbidea eta eskarmentua du, baita 15 urtetik gora alor hori lantzen duen ikerketa-taldea ere. Are gehiago, taldeak gai ugari jorratzen ditu alor horretan besteak beste, industria-kontroleko sistemen, gailuen, sare mugikorren eta sare sozialen segurtasuna nahiz sistema txertatuen segurtasuna.