Proiektuen bideragarritasuna; enplegua eta aberastasun gehien sortzeko gaitasuna; originaltasuna; eta Interneten jendearen artean izandako onarpena. Faktore horiek hartu ditu aintzat Ekiten ekintzailetza-programako epaimahaiak aurten parte hartu duten 34 proiektuak baloratu eta onenak aukeratzeko orduan. Parte-hartzaileetako bost, gainera, Latinoamerikako unibertsitateetako ikasleek osatutako taldeak izan dira.
Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko campusean izan da sari banaketa. Irabazle eta finalistek Nekane Errasti Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile akademikoaren; Inma Ramos Gaztenpresako arduradunaren; Agurtzane Diaz eta Agurtzane Etxaniz Landaola landa-garapeneko elkarteen federazioko ordezkarien; eta Kimu Berriko arduradun Mikel Orobengoaren eskutik jaso dituzte sariak. Lehenengo sailkatu diren proiektuek 1.000 euroko saria jaso dute, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, 500.
20018ko Ekiten lehiaketako irabazleak eta finalistak
Enpresa Ideia Berriak
1.- Zustatic
Sentsoreak dituzten barne-zola horiei esker, profesionalek denbora errealean jasotzen dituzte pazienteen oinkadei eta ibiltzeko zein korrika egiteko moduari buruzko datuak.
2.- Daphkit
3.- Intelligent Surf
Landa Garapena
1.- Gazta-sektoreko azpiproduktuekin egindako garagardoa
Esne-gazura oinarri hartuta artisau erako edariak egiten dituen garagardotegia.
2.- BerrizEcotourism
3.- Ez da sariturik izan
Pertsonen Eguneroko Bizitza Errazteko Ideia eta Zerbitzu Berritzaileak
1.- Sharik
Indian lan egiten duen enpresa soziala da, eta identitate-eskubidea bermatzea helburu duen jaiotza-erregistroa proposatzen du; sistema malgua, inklusiboa eta globala
2.- Haur-kotxe elektrikoa
3.- Sign Talk
Mondragon Unibertsitatearen Sarea
1.- Mobility Safe
Geokokatzeko sistema duen APP horrek aukera ematen die txirrindulariei mapan sartu eta inguruetan lapurtutako bizikletaren bat ote dagoen jakiteko.
2.- App Voc
3.- Ez da sariturik izan