30 gradu gainditu dira udaberriko azken egunean

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko eka. 20a, 17:31

Gaurko iragarrita zegoen tenperatura igoera, eta horrela izan da. Eguerdi partean 30 gradutik gorako tenperatura izan da Debagoienean. Euskalmeten arabera, 12:50ean 31,5 gradu zeuden Elorregin eta 31,1 Arrasaten; eta 13:30ean Oñatin egindako neurketan 32,3 markatzen zuen termometroak. Eguzkitan, 34 gradutara ere heldu dira Debagoieneko hainbat tokitan.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, baliteke datozen orduetan bero-hodeiak sortzea eta barnealdeko lekuren batean zaparrada trumoitsuren bat botatzea. Bihar tenperaturek pixka bat behera egingo dute, eta tenperatura altuenak barnealdean 27-28 gradu ingurukoak izango direla aurreikusten da. Bestalde, zerua ez da gaur bezain oskarbi egongo eta hodeien presentzia nabarmena izango da, batez ere arratsaldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak