Protokoloak ekintza esparrua eta erantzun harmonizatu eta estandarizatu bateratua eskaintzen du lurralde osorako, eta azpimarra, erakunde mailako norabide bakarreko erantzun irmoa ematen duen komunikazioan jartzen du. Lortu nahi dena da protokoloa Gipuzkoan fronte sinboliko komun eta kohesionatua eraikitzea ahalbideratuko duen erreferentzia eta tresna bakarra izatea. Markel Olano diputatu nagusiak azaldu ditu dituen ezaugarriak.
Aldundiak urteak daramatza emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko apustua egiten eta bide horretan urrats bat gehiago da protokoloa. Gainera, handientzako zein txikientzako, lurraldeko 89 udalerrientzako balio du, bilatzen dena baita sarri baliabide nahikorik izaten ez duten udaletxeei tresnak eman eta bidea erraztea. Ikuspegi bateratua eskaintzeak alde guztien inplikazioa eskatzen duela dio, era berean, Olanok.
Indarkeria sexista kasuen aurrean izan beharreko erreakzioak azkarrak eta sendoak izan behar direla gaineratzen du Gipuzkoako diputatu nagusiak, erasotzaileak ez dezan izan inpunitate sentsaziorik.