Artilea bilduko du uztailean Debagoieneko Mankomunitateak

Mikel Zumalde 2018ko eka. 19a, 11:03
Kamioia artilez beteta

Bi bilketa egingo dituzte; lehena, uztailaren 3an, Oñati eta Bergara inguruan, eta bigarrena, uztailaren 5ean, Leintz aldean eta Antzuolan. Egun horietan euria egingo balu, bilketa bertan behera utziko lukete eta beste egun batean egin.

Iaz bezala aurten ere, Mankomunitateak artilearen bilketa egingo du Debagoienean. Oñatin eta Bergaran uztailaren 3an jasoko da eta uztailaren 5ean gainerako herrietan. Abisuak jasotzeko edo edozein zalantza argitzeko 943 50 47 21 telefono zenbakira deitu behar da.

Baldintzak:

  • Artilea bezperan atera beharko da, hau da arratsalde-iluntze aldera.
  • Artilea lehorra jaso behar da. Euria egingo balu bilketa bertan behera geldituko da.
  • Zakutan atera behar da eta ondo itxita egon beharko dira zakuak.

Bilketa puntuak:

Oñati (Uztailaren 3a)

  • Zanartu, Zuazola inguruan
  • Murgialdai, Asentsio ermitan
  • Olabarrieta, autobus geltokian
  • Musika eskola gainean
  • Araotzeko minigunean
  • Urrintxoko minigunea

Bergara (Uztailaren 3a)

  • Ugarrixa, granja parean
  • Muinondo, trenbide ondoan.
  • San Juan auzoko eliza aurreko plazan.
  • Olako minigunean
  • Labegaraietako eliza ondoan
  • Osintxu (Bergara aldeko sarreran)

Eskoriatza (Uztailaren 5a)

  • Zarimutzeko bidekurutzean
  • Apotzagako minigunean
  • Marineko minigunean

Aretxabaleta (Uztailaren 5a)

  • Lausittan, Izurieta auzorako bidekurutzetik 100 metrotara
  • Bañuetxen, Mendiolako bide parean
  • Oroko bidegurutzean

Arrasate (Uztailaren 5a)

  • Udala auzoan
  • Bedoña auzoan

Antzuola (Uztailaren 5a)

  • Ekarpen gune ondoan

Gainera, beste leku batzuetatik pasatzea posible izango da, hala ere, aurrez, telefonoz deitu beharko da horretarako:

  • Arrasate: Garagartza auzoa
  • Aretxabaleta: Aozaratzako ekarpen gunea
  • Elgeta
  • Leintz Gatzaga

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak