Lehen autobus elektriko artikulatua laster martxan

Mirari Altube Arrese 2018ko eka. 14a, 18:36

Egunotan hasiko da zerbitzua ematen Donostian, 28-Amara-ospitaleak linean, DBusen lehen autobus %100 elektriko artikulatua, Irizar Taldeak fabrikatu duen ie tram modeloa.

18 metroko autobus bat da, batere kutsatzailerik igortzen ez duena, eta isila. Diseinua ere berritzailea du, estetika aerodinamiko erakargarriarekin. Elementuen kokapenari esker errazagoa da barruan mugitzea, autobusaren bi zati nagusien artean leku gehiago dagoelako; eta leihoak handiagoak direnez eta beheko aldean ere badituenez, argi gehiago dago.

Ibilgailuak Dbuseko flotan ohikoak diren erosotasunerako eta segurtasunerako elementu guztiak ditu; eta autobusak dituen beste osagai berritzaile batzuk dira autobusaren atzean, ispiluen ordez kamerak dituela; barruko argiak led direla eta baita ere USB atakak dituela eserleku guztietan. Gauean kargatzen da autobusa, eta berau martxan jarrita, urtean 120 tona CO2 gutxiago igortzea.

Proiektuaren aurkezpenean izan dira, besteak beste Donostiako alkate Eneko Goia, Dbuseko zuzendari gerente Igor Gonzalez eta Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano. Azken honek, azpimarratu du autobus berritzailea Aldundiak hainbat erakunde eta enpresekin, kasu honetan, udalarekin duen elkarlanaren fruitua dela.

DBusen lehen autobus %100 elektriko artikulatua sei hilabetez ibiliko da DBuseko 28-Amara-Ospitaleak linean, benetako baldintzetan eta bidaiariekin nola funtzionatzen duen ikusteko proiektu pilotuaren barruan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak