Asier Garitanoren Realak Agorrosinen jokatuko du Osasunaren aurka

Eneko Azkarate Laspiur 2018ko eka. 8a, 16:56
Willian Jose Agorrosingo berdegunera sartzen, duela urte biko partiduan.

Realak eta Osasunak Bergarako Agorrosin futbol zelaian jokatuko dute uztailaren 28an. Denboraldi-aurreko partidua izango da, lagunartekoa, txapelketa ofizialak prestatzeko bi taldeek udan jokatuko dituztenetako bat. Bergararen 750. urteurreneko ekitaldien barruan antolatu dute partidua.

Asier Garitano Realeko entrenatzaile bergararraren taldea bertatik bertara ikusteko aukera izango dute zaleek, honenbestez.

Realak Agorrosinen, azkenekoz, Kilometroak 2016ren alde jokatu zuen. Eibar izan zuen aurrean eta banako berdinketarekin amaitu zen lehia. 2016ko abuztuan izan zen hura, bi taldeak lehen mailan zeudela, gaur egun bezala.

Realak, oraingoan, Osasuna izango du kontrario. Berriki, Lehen Mailara igotzeko play-off-etik kanpo geratu da talde nafarra. 

Denboraldi-aurrea Gipuzkoan

Realak Zubietan egingo ditu denboraldi-aurreko prestaketa saioak eta azkeneko urteetan ez bezala, ez du kanpoan kontzentrazio berezirik egingo. Hori hala, Gipuzkoan hainbat lagunarteko partidu jokatuko ditu, horien artean Bergarakoa edota Ipuruan, uztailaren 20an, Eibarren aurka jokatuko duena, Gipuzkoako Futbol Federazioaren mendeurreneko ospakizunen barruan.

Gaur gaurkoz, talde zuri-urdinak ziurtatuta dauzkan Liga hasi aurreko adiskidantzako partiduak honako hauek dira:

  • Uztailak 14: Real Sociedad-Sanse. Zubieta
  • Uztailak 20: SD Eibar-Real Sociedad. Ipurua, Eibar.
  • Uztailak 25: Real Union-Real Sociedad. Txerloia, Azkoitia.
  • Uztailak 28: Real Sociedad-Osasuna. Agorrosin, Bergara.
  • Abuztuak 8: Real Sociedad-Alaves. Asti, Zarautz.
Erlazionatuak

Realaren eta Eibarren arteko partidua argazkitan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016 abu 11 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak