Golak bigarren zatian
Lehen zatia husna amaitu dute eta bigarrenean heldu dira bi golak. Lehena, armaginen aldetik. Ruben Peñak egin du (53. minutua). Hortik aurrera, gainera, Eibar nagusitu da eta harenak izan dira baloiaren jabetza eta gol aukerak. Baina David Conchak lortu du berdinketa partiduaren hondarrean (86. minutua). Honenbestez, galdu barik jarraitzen du aurre denboraldian Realak.
Willian Joseren debuta
Eskerrik asko!
Kilometroak 2016ko antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie Gipuzkoako bi futbol taldenagusiei, partiduan parte hartzeko erakutsi duten prestutasunagatik; era berean, baita, Agorrosinera hurbildu diren 3.000 zaleei eta antolatze lanetan aritu diren boluntario guztiei ere. Guztiei eskerrak dena ondo da.
Festa egun handia izan da gaurkoa, urriaren 2an izango denaren aurrekoa.
Bera Bera-Zarautz eskubaloia abuztuaren 31n
Azken aipamen bat: Kilometroak 2016ko antolakuntzak gogoratu nahi du abuztuaren 31n, asteazkena, beste goi mailako kirol ekitaldi bat izango dela Bergaran Kilometroen alde: eskubaloi partidua. Bera Bera eta Zarautz ariko dira lehian, Labegaraieta kiroldegian, 19:00etan hasita.