"Gipuzkoako Ingurumen Guneko lanen erdia eginda" dagoela egiaztatu dute Aldundiko ordezkariek

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko eka. 6a, 20:55

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak Zubietako obretan izan dira bisitan, eta jakinarazi dute "Gipuzkoako Ingurumen Guneko lanen erdia baino gehiago burututa" dagoela.

Tratamendu mekaniko biologikoko eta bio-lehorketako plantako eraikinak ia amaituta daude, eta hasiera eman zaio labeen eta gainerako ekipo industrialen instalazioari.

Gauzak horrela, lanak 2019ko uda baino lehen amaituko dituzte eta probaldia gainditu ostean, udazkenean funtzionatzen hasiko da Ingurumen Gunea.

Ingurumen diputatu eta Hondakinen Kontsortzioko  lehendakari Jose Ignacio Asensiok, Ingurumen Gunearen ezaugarriak nabarmendu ditu.

Aldundiko ordezkariek azaldu dute era berean Ingurumen Gunea izango dela Gipuzkoako energia berriztagarriko iturri nagusia, eta energía fosilen kontsumoa gutxitu egingo denez, CO2 isurketak murriztuko dituela. Gasak arazteko teknologiarik onena izango du, eta horri esker gas isurketak Europako araudiak ezarritako mugen oso azpitik egotea lortuko da. Ingurumen Guneak, gainera 80 lanpostu zuzen eta zeharkako 100 sortuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak