"Liburu guztiak herri guztian zehar dabiltza", adierazi du herritar batek. Antza denez, goiko obretatik ur asko ari da jaisten, eta errepidean ere putzu handiak daude.
Bestalde, Eguzki auzoan 100 bat herritar ari dira kalteak konpontzeko lanetan. "Auzo honetako frontoiak 50 zentimetroko paretatxo bat dauka, eta hori gainditu ostean, igerileku bihurtu da frontoia. Beste ur guztia auzoan behera doa. Lanpetuta gabiltza orain honi aurre egin guran".