Prezipitazio handia iragarri dute egubakoitz eta zapatu arratsalderako

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko ekainaren 1a

EAEko zenbait lekutan ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pila daiteke, gaur eta bihar, eguerditik aurrera. Hori dela eta, Segurtasun Sailak arrisku horia aktibatuko du bi egunotan, 15:00etatik gauerdira arte.

Euskalmeten iragarpenaren arabera zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, baliteke zenbait tokitan handiak izatea eta txingorra egitea. Ekaitz-guneetan baliteke haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak