Asier Garitano Bergaran jaio zen 1969ko abenduaren 6an.
Futbolari bezala ibilbidea Bilbao Athleticen hasi zuen, ondoren Eibar, Cartagena, Cadiz, Gava, Racing de Ferrol, Burgos, Alicante eta Benidormen ere jokatu zuen.
Entrenatzaile izateari ekin zio Alicante taldean, non bost urte egon zen bigarren entrenatzaile moduan. Ondoren, lehen entrenatzaile bezala, Castellon, Orihuela, eta Alcoyanon egon zen 13-14 deboraldian Leganesengatik fitxatu baino lehen.
Hiru denboralditan talde pepineroa Bigarren B Mailatik Lehen Mailara eraman zuen. Espainiako goi mailako futbolean Leganesek egindako bi denboraldi txukunek Realaren ateak ireki dizkio Garitanori.
Langilea eta metodikoa, hazten jarraitzeko gogoz iristen da klub txuri-urdinera.