Adituak zure begien osasunean

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko mai. 21a, 08:00

Quiron Salud Vitoria ospitalean adituak dira begien osasunean. Oftamologia zerbitzuan espezialistak begiak eta ikusmena zaintzen: kirurgia errefraktiboa; ikusmen nekatua osatzeko kirurgia; kataratak kentzeko kirurgia; eta glaukoma tratamendua.

Gasteizko Esperantza kaleko 3. zenbakian aurkituko dituzu, baita 945 25 25 00 telefono zenbakian ere.

Pio Garcia, oftamologoa: "Espezialistak zure begiak eta ikusmena zaintzen"

Zein pazientek egin dezakete presbizia ebakuntza? Eta zein betebehar daude ebakuntza egin aurretik?

Betaurrekoak erabiltzen dituen eta ikusmen ona duen 40-45 urtetik gorako edozein pertsonari egin dakioke ebakuntza. Hori dela eta, kirurgia egin aurretik, ezinbestekoa da azterketa bat egitea, gaixotasunik ba ote dagoen baztertzeko: glaukoma, makulako endekapena edo keratokonoa.

Zenbat denbora behar da osatzeko?

Jeneralean, ebakuntza izan duen begiaren ikusmena lausoa izango da ebakuntza osteko 24-48 orduetan. Horregatik, pazientea lehenbailehen buelta dadin bere eguneroko bizimodura, lehenengo, begi bat operatzen da eta handik astebetera, beste begia. Horrela, ebakuntza egunean bertan, arratsaldetik aurrera, bizimodu normala egin dezake pazienteak. Zeri esaten diogun bizimodu normala? Paseatzeari, telebista ikusteari, irakurtzeari, ordenagailuan ibiltzeari, eta abarri. Edozelan ere, badaude jarduera batzuk ezin direnak ebakuntza osteko bi asteetan egin; adibidez, bizikletan ibiltzea eta korrika egitea. Kontaktuzko kirolak ezin dira hilabete igaro arte egin – igeriketa barne–. Era berean, ez da komeni 15-20 kilotik gorako pisuak hartzea, baina ez dago arazorik, adibidez, erosketa-poltsa hartzeko.

Zertan datza ebakuntza?

Hiru fokuko leiarrekin egiten den ebakuntza zertan datzan ulertzeko, atun-lata batekin egingo dugu konparazioa. Hasteko, atun-lata irekiko dugu; gero, hustu egingo dugu; eta azkenik, leiarra barruan jarriko dugu. Leiar horrek ahalbidetuko digu urrunera eta gertura ikusi ahal izatea.

Zenbat irauten du? Ze anestesia mota erabiltzen da?

Kirurgiak hamar minutu inguru irauten du, anestesia topikoarekin; hau da, begietan tantak botata. Gainera, ebakuntza egiten ari den bitartean, anestesista bertan egoten da, pazientea zelan dagoen ikuskatzeko eta haren antsietatea baretzeko, beharrezkoa balitz, sedazio bidez.

Ze arrisku dakar ebakuntzak? Ze konplikazio-maila sor dezake?

Oso ebakuntza segurua da. Edozein ebakuntzatan izan daitezkeen konplikazio larrienak infekzioak dira: 3.000 pazientetik 1ek jasaten ditu. Ebakuntza egin aurretik, sintoma posibleak jakinarazten zaizkio pazienteari, eta, horrelakoren bat badauka –begia oso gorri, mina...–, larrialdi zerbitzuetara joan behar du, infekzioren edo konplikazioren bat ote dagoen egiaztatzeko eta lehenbailehen artatzeko, txarrera joan ez dadin. Beste konplikazio batzuk ere izan daitezke: gaueko haloak, adibidez. Ez dira larriak, baina bai desatseginak. Jende askok dio, gauez, gidatzen dabilela, auto bat aurretik badator, puntu bat beharrean –bonbilla–, izar bat ikusten dela –haloak–. Denborarekin, desagertu egiten da fenomeno hori, baina pertsonaren araberakoa da haren iraupena. Egunak, asteak edo hilabeteak iraun dezake.

Zein da pazienteen asebetetasunmaila mota horretako ebakuntza bat egin ostean?

Pazienteen asebetetasun-maila %99koa da. Jeneralean, pozik ez dagoen jendea izaten da ez dituelako ebakuntzaren espektatibak ulertu. Gauza bat argi izan behar da: sekula ere ez dugu ikusiko 15 urterekin eta betaurrekorik erabiltzen ez genuen garaian bezain ondo. Ebakuntzaren helburua pazientearen bizi-kalitatea hobetzea da. Hau da, egunerokoak egiteko gauza izatea, baina betaurrekoak erabili barik: hondartzan ikusi ahal izatea, jatetxe bateko karta irakurri ahal izatea, euria denean betaurrekoak ez bustitzea eta ez lurruntzea... Alegia, betaurrekoekin hobeto ikusten dugu argi gehiago dagoenean eta okerrago, berriz, ilunago dagoenean; eta ebakuntzaren ostean gauza bera gertatuko zaigu. Era berean, norbaitek guk baino ikusmen hobea baldin badu nahiz eta guk betaurrekoak erabili, pertsona horrek guk baino ikusmen hobea izaten segituko du guri ebakuntza egin ostean; izan ere, pertsona garaiak eta txikiak daude, eta ikusmenarekin ere gauza bera gertatzen da. Batzuek beste batzuek baino hobeto ikusten dute. Ebakuntza honek duen onura nagusia zera da, betaurreko progresiboak erabiltzearekin konparatuta: ikuseremua zabaldu egiten dela. Betaurrekoekin, kristalaren bidez bakarrik ikusten dugu, eta, adibidez, atzerako ispilu bat ikusteko burua mugitu behar dugu; leiarrek, berriz, angelu guztietatik ikustea ahalbidetzen digute. Beste abantaila bat da betaurreko progresiboekin urrunera ikusteko kristalaren goiko aldetik begiratu behar dugula eta gertura ikusteko, berriz, kristalaren beheko aldetik. Edozelan ere, ebakuntza egin ostean, hauxe bakarrik egin beharko dugu: begiratu eta enfokatu, burua mugitu barik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak