Edesa Industrial eta Geyser-Gastecheko langileen kaleratzea "erabaki bidegabea" dela dio LABek

Mirari Altube Arrese 2018ko mai. 8a, 16:17

Geyser Gastecheko eta Edesa Industrialeko (CNA Taldea) 123 langileren kaleratzea onartu duela Donostiako Merkatal arloko 1. epaitegiak adierazi du LABek prentsa-ohar bidez, eta erabaki "guztiz bidegabea" izan dela dio.

Gogoratu gura izan dute orain dela lau hilabete gauzatu ziren 145 langileren kaleratzearen aurkako helegitea aurkeztua duela eta sententziaren zain daudela.

Era berean zera salatu dute: "Edesa Industrial enpresak ez du likidazioaren bidea hartuko, balizko erantzukizun penalei beldur dielako, eta hortaz, trikimailu bat egin nahi dute. Langilerik izan gabe jarduerarekin jarraitu, hartzekodunen lehiaketaren errudun ez izateko". Eta gaineratu dute jarraipen proiektu honengatik, "ateak itxi dizkietela proiektu alternatiboei".

Fagor markaren auzia

Fagor markaren erabileraren auzia oraindik ebatzi gabe dagoela ere esan dute, epaileak erabaki behar duelako marka Fagor S.Coop-en esku edo Edesa Industrialen esku uzten duen: "LABentzat argi dago kontratuan jasotako baldintzak ez direla bete, nagusiki enpleguaren mantentzea, eta horretaz, espero Fagor marka berriz ere Fagor S.Coop-en eskuetan geratzea, eta hala, egun dauden proiektu berrien aukerei bide ematea".

Erakundeek, bereziki, Eusko Jaurlaritzak izandako jarrera ere salatu gura izan dute: "Enpresa babestu baitu, ikusi duen arte proiektua pikutara zihoala. Hori gertatutakoan desagertu egin da, bere erantzukizuna ezkutatu asmoz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak