Euskal Herriko industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egitea nahi dute antolatzaileek Jokoteknia topaketan. Antolatzaileek azaldu dutenez, gaur egun dauden proiektuak ezagutzeko aukera eskainiko du ekitaldiak, eta era berean, etorkizunerako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatuko dira.
Aurpegi ezagunak
Sektorean ezagunak diren aurpegian ikusiko dira Jokoteknia jardunaldiaren lehenengo edizioan: Iker Álvarez Castellanos -Pokemon, Japonia-, Txus Ordorika, Cristian Rodriguez Landeira -Euskal Encounter-, Carlos Coronado Muñoz -Pantumaca-, Julen Zaballa García eta DigiPeneko Arantzazu Martinez Ugarte, Laura Barrenengoa Clemente eta Andoni Alonso Lizarralde.
Ekitaldia doan izango da, baina parte hartzeko aurrez izena eman beharko da jokoteknia.eus webgunean. Horretaz gain, aipatutako webgunean jardunaldiari buruzko informazio osatua dago.
Egitaraua
09:15 Lokalizazioa eta itzulpengintzaren Boss Stagea. Iker Alvarez Castellanos (Pokémon, Japonia).
09:50 Bideojoko garapena: The Good, The Bad, The Ugly. Txus Ordorika.
10:25 Euskararen zenbaki arazoak. Cristian Rodriguez Landeira (Euskal Encounter).
11:00 Del local al global: Beneficis d'implementar el euskera i el català en infernium. Carlos Coronado Muñoz (Pantumaca)
11:35 Atsedenaldia.
12:10 Euskal bideojokoen hasi-masiak. Julen Zaballa Garcia.
12:45 Mahai-ingurua: Nola ikusten duzue Euskal Herrian bideo-jokoen industria?