EH Bilduk antolatuta, biei elkartasuna adierazteko ekitaldia egingo dute domekan Azpeitian, 12:30ean, eta Debagoienetik zenbait herritar gerturatuko dira. Arrasaten 11:15erako Arbolapetan jarri dute hitzordua, autoz joateko; Bergaran 11:30ean pilotaleku aurrean elkartuko dira; Aretxabaletan 11:15ean Azbeko geltokian. Azkenik, Oñatiko, Eskoriatzako, Antzuolako eta Elgetako EH Bildutik ere Azpeitira joateko dei egin diete herritarrei.