Euriak ez du atsedenik hartu azken orduetan eta hori garbi ikusi da Debagoieneko erreketan eta Urkuluko urtegian. Gipuzkoako Ur Kontsortzioko gaurko datuen arabera, Urkuluren betetze maila %100,95an dago. Bihar eguerdira artean alerta laranja egoeran jarraituko du Gipuzkoak, iragarpen meteorologikoa eta ibaien egoera kontuan hartuta, Segurtasun Sailak Uholdeen Larrialdi Plan Bereziaren Alerta fasea martxan jarri du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.