12:00etan alerta laranja aktibatuko da Gipuzkoan prezipitazio iraunkorragatik

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko api. 11a, 09:30
Aramaio erreka gaur, Arrasate parean.

Gaur eguerdiko 12:00etatik biharko 12:00ak arte, hau da 24 ordutan, alerta laranja izango du aktibatuta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Gipuzkoan. Zenbait tokitan 24 ordutan 80 l/m2 baino gehiago pila daitezke, bereziki ekialdean.

Eguneko lehen orduetan euri asko egin du gaurkoan eta Euskalmeten iragarpenen arabera datozen orduetan gehiago egingo du. Prezipitazio ertaina eta oso ugaria egingo du; zenbait lekutan prezipitazioa iraunkorra izango da, batez ere egunaren bigarren partean. Biharko ere euri asko espero da, eta alerta laranjak jarraituko du 12:00ak arte.

Azken 22 orduetan 55 l/m2 euri egin du Arrasaten.

Bestalde, elurragatik abisu horia 09:00etan amaitu da, datozen orduetan elur mailak gora egingo baitu, 1.000 metrotik gora kokatu arte.

Errepidea

Debagoieneko errepideei dagokienez, Leintz Gatzagako errepide zaharrak itxita jarraitzen du -GI-3310- Aste Santu aurreko lur-jausia gertatu zenetik. Horretaz gain, Kurtzetako mendatean elurra eta izotza dago eta itxita ez badago ere, adi gidatzeko eskatzen da. Bestelako errepideetan oso adi gidatzeko eskatu du Segurtasun Sailak. Ezinbestekoa ez bada autoa ez hartzeko gomendatu du, eta hartuz gero, ahal dela bigarren mailako errepideak saihesteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak