Abisu horia ezarri du Segurtasun Sailak prezipitazio iraunkorragatik eta elurragatik

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko api. 10a, 12:38

Prezipitazio iraunkorra espero dira gaurtik ostegunera bitartean, Euskalmeten arabera, 24 ordutan zenbait lekutan 60 l/m2 pila daitezke. Horretaz gain, gaur, iluntzean elur maila 800 metro inguruan kokatuko da. Hori dela eta, abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Sailak, gutxienez ostegun eguerdira arte.

Muturreko fenomenoen iragarpena

Asteartea, hilak 10:

-Abisu Horia prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan 12:00etatik gauerdira. 24 ordutan Kantauri isurialdeko zenbait lekutan 60 l/m² pila daitezke. Prezipitazio txiki-ertaina eta oso ugaria egingo du; zenbait lekutan prezipitazioa iraunkorra izango da.

-Abisu Horia elurragatik barnealdean 21:00etatik gauerdira. Elur maila 1.000 metro inguruan egongo da gauean eta azken orduetan 800 metrora jaitsiko da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu; zenbait lekutan handiak izan daitezke. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Aurreikusitako lodierak: 0-5 cm 1.000 metrora, 0 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora.

Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin; arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorren batekin kostaldean. Tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira Kantauri isurialdean eta berdin jarraituko dute gainerako tokietan.

Asteazkena, hilak 11:

-Abisu Horia prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan egun guztian zehar. Asteazken arratsaldean eta gauean ekialdeko zenbait lekutan 24 ordutan 80 l/m² pila daitezke. Prezipitazio ertaina eta oso ugaria egingo du; zenbait lekutan prezipitazioa iraunkorra izango da, batez ere egunaren bigarren partean.

-Abisu Horia elurragatik barnealdean gauerditik 09:00etara. Elur maila 800 metro inguruan egongo da goizaldean; goizean igo egingo da, 1.000 metrotik gora kokatu arte. Prezipitazio txiki-ertaina eta iraunkorra egingo du, oso ugaria Kantauri isurialdean, bereziki ekialdean arratsaldean eta gauean. Trumoi-ekaitzak izan daitezke. Aurreikusitako lodierak: 1-5 cm 1.000 metrora, 0 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora.

Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, bereziki kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira.

Osteguna, hilak 12:

Abisu Horia prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan gauerditik 09:00etara. 24 ordutan Kantauri isurialdeko zenbait lekutan 60 l/m² pila daitezke. Prezipitazio txiki-ertaina eta oso ugaria egingo du; zenbait lekutan prezipitazioa iraunkorra izango da, bereziki goizaldean.

Mendebal/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibilikoda, bolada gogorrekin kostaldean; arratsaldean norabide aldakorrekoa geratuko da. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira. Tenperatura maximoak nahikoa igoko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak