Aizkorri Aratz natura parkeko irteeren egitaraua gertu dute Arantzazun

Mirari Altube Arrese 2018ko api. 9a, 11:03

Arantzazuko Adiskideek eta Arantzazuko Parketxeak elkarlanean antolatutako mendi irteeren denboraldia hastear da. Inguruko bazterrak ezagutzera emateko asmoz antolatzen dituzte ibilaldiak Aizkorri Aratz natura parkean barrena, eta lehenengoa domekan da, Biozkorniara, unibertso karstikoa ezagutzeko.

Urria bukatu bitartean hilabetean irteera bat egingo dute. Ibilaldi bakoitzaren aurretik zehaztasun gehiago emango dituzte, hala nola, irteera lekua eta ordua. Lehenengo irteerari dagokionez, 09:00tan elkartuko dira Arantzazuko Parketxean eta bertatik ekingo diote bideari. Antolatzaileek gogorarazi dute publiko orokorrari zuzendutako ibilaldiak direla 4 bat orduko iraupenarekin. Aurrez izena ematea gomendatu dute, eta prezioa da 3 euro.

Argibide gehiagorako eta izena emateko bideak hemen: 943 78 28 94 eta 699 33 51 83, eta arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak