Euskadi Muriasen Itzuliko debuta 'Barru'-tik jarraituko du GOIENAk

Xabier Urtzelai 2018ko api. 4a, 11:24
Prades, bigarren etapan, seigarren sailkatzeko egindako esprintean. Argazkia: Photo Gómez Sport

Itzulian debuta egiten dabilen Euskadi Murias taldearekin batera jarraitu ahal izango du GOIENAk Euskal Herria zeharkatzen duen txirrindularitza lasterketa. Izan ere, Barru saioan ikusi ahal izango duzue Odriozolaren taldeak Itzuliko azken egunetan biziko dituen gorabeherak, lasterketaren beste ikuspuntu bat eskainita, barrukoa.

Orain arteko etapetan Euskadi Murias taldeko txirrindulariak aurpegia ematen dabiltza. Lehenengo etapan hainbat ordezkari eguneko ihesaldietan sartu ziren, eta martitzenean, Bermeoko helmugan, Edu Prades seigarren helmugaratu zen, Julian Alaphilippen, Roglicen, Gorka Izagirreren, Landaren eta Konraden atzetik. Hala, talde euskalduna World Tour barruan egiten dabilen debutaren testigu izango da GOIENA, Barru izeneko saioan Odriozolaren taldeak Itzulian bizitako azken egunak jasoko ditu-eta erreportajean. 

Eibarko etapak

Egubakoitz arratsaldean Eibarko helmugan abiaraziko dugu erreportajea, eta 24 orduz jarraituko dugu talde euskalduna, zapatuko etapa erabakigarrian –Arraten amaituko dena– Itzulia amaituko den arte. 

Gogoan izan Euskadi Murias taldean Debagoieneko hainbat ordezkari daudela. Julen Irizar eta Mikel Aristi ziklista bergararrak ez daude Itzulian, beste lasterketa batzuetan dabiltza buru-belarri. Baina taldeko zuzendariarekin batera, Jon Rivero bergararra, Ibai Agirreurreta gatzagarra eta Eneko Garai aretxabaletarra ere Muriaseko taldekide dira.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak