ELA, LAB, STEILAS eta ESK sindikatuek bat egin dute ekimenarekin. ELAk Goienari helarazitako esku-orriak dio "Gipuzkoako jendarteak dituen benetako beharrei erantzuteko behar diren ehunka milioi euro guztiz kaltegarria den azpiegitura hau eraikitzeko" erabiliko dituela Aldundiak, eta hori "onartezina" dela azpimarratu du. Horrez gain, esku-orriak dio "beharrezko ez" izateaz gain, erraustegiak hainbat "kalte" eragiten dituela, "arlo ekonomikoan, osasunean eta ingurumenean".