Gaur, astelehena, elurragatik alerta laranja aktibatua du Segurtasun Sailak 18:00etatik eta bihar, martitzena, 12:00etan kenduko da, abisu horira pasatuz. Gaur gauean elur maila 200 metrotan kokatuko da eta bihar goizeko lehen orduan 100-300 metro artean egongo da, iragarpenen arabera.
Alerta laranja dela eta, Mondragon Unibertsitatetik jakinarazi dute bertan behera geratuko direla bihar goizeko aurrez aurreko eskolak.
Horrez gain, Bergarako Udaletik aurreratu dutenez, Bergarako Udalak elurteetarako prebentzio protokoloa martxan jarri du. Gatza prest dago eta baita elurraren kontrako baliabide eta ekipamendu guztiak ere, eta bihar, asteartea, 06:00etatik aurrera Udal brigada eta Udaltzaingoa lanean egongo dira sarbideak libre egotea errazteko. Era berean, Udalak herritarrei eskatu die, elurte edo izotz kasuan, erantzukizunez jokatzeko eta ahal den heinean auto pribatua erabiltzea ekiditeko.