Muturreko fenomenoen iragarpena
Astelehena, hilak 19
-Alerta Laranja elurragatik barnealdean 18:00etatik gauerdia arte. Elur maila 300-500 metro inguruan kokatuko da, eta azken orduetan 200 metrora jaitsiko da. Baliteke elur-kota noizbehinka ekaitz-eremuetan beherago kokatzea. Gauean zaparrada txiki-ertainak botako ditu, ugariagoak izango dira eta sarriago botako ditu Kantauri isurialdean. Ekaitzak jo eta txingorra bota dezake.
Aurreikusitako lodierak: 5-15 cm 1000 metrora, 5-10 cm 600 metrora, 0-5 cm 200 metrora.
Asteartea, hilak 20
-Alerta Laranja elurragatik barnealdean gauerditik 12:00etara. Elur-kota 100-300 metro inguruan kokatuko da. Eguerdi partean 400-600 metrora igoko da. Egunaren lehenengo partean zaparrada txiki-ertainak botako ditu. Ekaitzak jo eta txingorra bota dezake.
Aurreikusitako lodierak: 5-15 cm 1000 metrora, 5-10 cm 600 metrora, 0-4 cm 200 metrora.
-Abisu Horia elurragatik barnealdean 12:00etatik 00:00etara. Elur maila 400-600 metroren bueltan kokatuko da, eta egunaren bukaeran 200-400 metro inguruan kokatuko da. Zaparrada txikiak botako ditu, arratsaldean noizbehinka ertainak. Ekaitzak jo eta txingorra bota dezake.
Aurreikusitako lodierak: 5-10 cm 1000 metrora, 0-5 cm 600 metrora, 0-1 cm 200 metrora.
Asteazkena, hilak 21
-Abisu Horia elurragatik barnealdean 00:00etatik 12:00etara. Elur-kota 200-400 metro inguruan egongo da, eguerdian 400-600 metrora igoko da. Prezipitazio txikia egingo du han-hemenka, batez ere Kantauri isurialdean.
Aurreikusitako lodierak: 0-10 cm 1000 metrora, 0-5 cm 600 metrora, 0-1 cm 200 metrora.