Herriko eragileak eta biztanleak inplikatuz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna era esanguratsu eta iraunkorrean sustatzeko ekintzak diseinatu, probatu eta ezarriko dira. Esperientzia aitzindari honetatik eratorritako ezagutzak berdintasun eta kontziliazio politiketarako baliatuko dira, eta aldi berean, eredu bezala balioko dute lurraldeko beste udalerri eta eskualdeetan antzerako esperientziak egiteko.
Bi ideia azpimarratu ditu diputatu nagusiak: esfortzu kolektiboa eta esperimentazio aktiboa.
Eta zergatik Beasain? Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren zuzendariak pro-aktibitate handia ikusi duelako bertan eta Gipuzkoaren prototipo izan daitekeelako, ikuspegi sozio-ekonomikotik.
Beasaingo alkatearen hitzetan, badugu zor bat emakumearekin, dagokion tokian jartzeko, eta proiektu honek ateak zabaltzen dizkie buruan dituztenak ekintzetara eramateko.