Gipuzkoa Encounter topaketak 600 parte-hartzaile eta 2.600 bisitari elkartu ditu

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko mar. 12a, 15:30

Informatikaren eta teknologia berrien zaleak biltzen dituen Gipuzkoa Encounter topaketak aurreikuspen guztiak gainditu ditu: 600 parte-hartzaile eta 2.600 bisitari, orotara 3.200 lagun batu ditu asteburuan Tolosan.

Antolatzaileak oso pozik agertu dira egitasmoa nola joan den ikusirik: prestakuntza-ekintzen eskaintzari esker, partaideek aukera izan dute segurtasun informatikoaren, errealitate birtualaren edota 3D inprimaketaren gaineko ezagutzak partekatzeko; eta Opengunean edo eremu librean ere, hitzaldi eta tailerren bidez, gai anitzen inguruan ikasteko aukera izan da: zibersegurtasunaz, datu pertsonalen babesaz eta dronei buruz, esaterako.

Markel Olano diputatu nagusiak adierazi du ekimen isolatu bat izatetik, egungo errealitate ekonomiko eta sozialarekin gero eta lotuago egotera igaro dela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak