CNAren oharrarekiko desadostasuna adierazi du enpresa batzordeak

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko mar. 7a, 18:30

Kulturaten urtarrilaren 19an enpresa batzordeak egindako batzarreko irudia.

Astelehenean amaitu zen Edesako lanpostuen suntsitze espedientearen kontsulta epea, eta gaur, Edesa Industrial S.L. eta Geyser Gastech S.A.ren enpresa batzordeek langile batzarra egin dute. Horren ostean, enpresako ordezkariek astelehenean argitaratutako prentsa oharrarekiko desadostasuna adierazi dute, esan dutenez "balorazioak egia ez direlako".

Honako bi puntu hauek zehaztu ditu enpresa batzordeak biltzarraren ostean:

  • Bi enpresa batzordeek, langile asanbladan adostuta, ez  dutela kaleratzeko kolektiboaren gaineko baloraziorik egingo, administratzaile konkursak, Donostiako Merkataritza 1. Epaitegian, datorren martxoaren 8an,  aurkeztu behar duen informea ezagutu arte.
  • Informea aztertu ondoren, kaleratze kolektiboaren eta informe beraren balorazioa egingo dutela Enpresa batzodeak ez daude batere ados enpresak kaleratutako prensa oharrarekin, bertan agertzen diren balorazioak egia ez direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak