Lehenengo bi protagonistak Zuriñe Hidalgo eta Amancay Gaztañaga abeslariak izango dira. Hidalgo Hesian taldeko abeslaria izateaz gain, irakaslea eta telebista-aurkezlea ere bada. Gaztañaga Grises taldeko abeslaria da eta sormenaren hamaika ertzetan mugitzen da. Biak hobeto ezagutzeko aukera izango dute Goiena telebistako ikus-entzuleek martxoaren 8an, 21:00etan.
29. Rikardo Arregi saria
2017ko uztailean, Goiena Komunikazio Taldeak ekoiztutako Kulturrizketak elkarrizketa saioak Andoaingo Udalak deitutako Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso zuen. Mimoz egindako saioa da Kulturrizketak, eta sariak errekonozitu zion formula bera erabiliko du datozen programetan.