Arazoak errepideetan, elurragatik eta izotzagatik

Sergio Azkarate Beitia 2018ko ots. 28a, 08:23
Arrasaten, autoak kontu handiz; gogotik ari du elurra.

[EGUNERAKETA: 09:00] Kateak behar dituzte ibilgailu guztiek Leintz Gatzagako mendatean eta Kurtzetan baina zabalik daude Segurtasun Sailetik diotenez. Dena den herritar batek adierazi du Leintz Gatzagatik ezin irten dagoela elurra kentzeko makinarik ez delako pasatu.

Elurra ari du goizean goizetik, eta arazoak sortzen ari da errepideetan, baita izotzak ere. Inguruko mendateak zabalik daude, eta Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du kamioiek debekatuta dutela zirkulazioa gaur. Pesa autobus konpainiak iragarri du zerbitzuak atzerapenez doazela. Iragarpenek, berriz, diote eguerdi aldera atertu egingo duela, eta, orduan, euria hasiko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak