Biharko iragarpenek itsas mailan kokatzen dute elurra

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko ots. 27a, 10:25
Goizeko lehen orduetan, termometroek autoan markatu dituen zero azpiko graduak.

Bart ezarri zuten abisu horia EAEn, tenperatura baxuak eta izotzagatik, eta horrela iraungo du 12:00ak artean. Eguerdian, tenperaturak gora egin ahala abisu horia kenduko da, baina 18:00etatik aurrera berriro aktibatuko da. Bestalde, bihar 03:00etatik aurrera, elurragatik alerta laranja ezarri du Segurtasun Sailak; goizeko lehen orduetan 0-100 metro inguruan kokatuko da elur maila.

Gau hotza izan da gaurkoa, -8 gradu inguruan markatu dute termometroek Debagoieneko hainbat herritan Aemet-en arabera. Goizeko lehen orduetan tenperaturak 0 gainetik kokatu badira ere, hotza eta izotza dira nagusi oraindik ere bailaran. Errepidean adi gidatzeko eskatu da Segurtasun Sailetik.

08:56ean, termometroak 1,5 gradu markatzen zituen Arrasaten.

 

Otsailaren 28ko iragarpena, eguaztena

- Alerta Laranja elurragatik 03:00etatik 12:00etara ordu lokala. Elur-kota 0-100 m inguruan egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, sarriago barnealdean. Egunaren lehen partean izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait lekutan handia. Aurreikusitako lodierak: 2-10 cm 1.000 metrora, 2-8 cm 600 metrora, 2-5 cm 200 metrora.
- Abisu Horia elurragatik barnealdean 12:00etatik 18:00etara. Elur-kota 300-400 m inguruan egongo da. Arratsaldean igo egingo da, 800-1000 m ingurura eta gauean 1.500 m ingurura. Prezipitazio txikia egingo du. Aurreikusitako lodierak: 0-5 cm 1.000 metrora, 0-2 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora.
- Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 06:00etatik 22:00etara. Hego-ekialdeko haize-boladak 100 km/orduko ingurukoak izan daitezke mendi inguruetan, bereziki ekialdean.
- Abisu Horia haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan Gipuzkoan eta Araban 06:00etatik 22:00etara. Hego/hego-mendebaldeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren tokietan, bereziki ekialdean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak