Elur-jausien gaineko ikastarorako izen-ematea zabalik dago

Eneko Azurmendi 2018ko ots. 13a, 15:13

Aloña Mendi K.E.-k eta Arriskeus-ek –Arrisku Natural eta lngurumen Kontsultoria– ACNAren –Eiur eta Elur-Jausien Ezagupenerako Elkartea– kolaborazioarekin batera antolatutako ikastaroa izango da. Helburua da partaideei elur-jausi inguruetan segurtasunez ibiltzeko baliabideak eta ezagupenak ematea. Astelehenean saio teorikoa izango da eta 24an eta 25ean saio praktikoak Candanchú-Astún inguruan –zehazteke oraindik–. Aurrez izena eman beharko da.

Jon Apodakak emango du ikastaroa. Geologoa eta nibologian aditua. ACNA elkarteko irakaslea eta kolaboratzailea, baita Andorrako EDNAko elur-jausien irakaslea eta Frantziako ANENA elkarteko kidea ere. ikerlaria eta doktoretza ikaslea da.

Izen-ematea

Bi aukera daude izena emateko: alonamendi.mendi@gmail.com helbidera idatzi edota bihar, eguaztena, Aloña Mendiko bulegoetara gerturatuta, 19:30etik 20:50era. Prezioa 70 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak