"Mendiaren aurkako errespetu falta handiak ikustera ohituta gaude, baina hau disparate hutsa da" azaldu du Aitor Zubiaga, Besaide Mendi Elkarteko presidenteak.
Besaide duintzeko ahalegina
Ezbehar honen harira, Besaide Mendizale Elkartetik eremu hori "duintzeko" beharra azpimarratu nahi izan dute berriz ere. "Sinbolismo eta edertasun handiko gunea da. Hiru probintziak batzeaz gain, euskal mendizaleak oroitzeko lekua da, Anboto eta Udalaitzen bista ezin hobeak eskaintzen ditu, eta indargune turistiko ere izan daiteke. Baina horretan sakontzeko beharrezkoa jotzen ditugu aldaketa batzuk. Pinuz inguratuta dago, eta murriztuz gero, itxura hobeagoa hartu luke".