Urteetako ibilbideari Landaola saria jaso du German Muruamendiaraz bergararrak

Miren Arregi Amasorrain 2018ko ots. 2a, 06:00
Lehenengoz antolatu ditu Landaola Federazioak Landaola Sariak eta urteetako ibilbideari saria eman diote German Muruamendiaraz bergararrari: hala, landa garapenari lotutako proiektuetan egindako lana errekonozitu dio elkarteak.
Landa garapeneko proiektuei lotutako urteetako ibilbideari Landaola saria jaso zuen atzo
German Muruamendiaraz bergararrak. Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak,
landa garapenari lotuta egin duen lana errekonozitu dio, besteak beste, Label jatorrizko izendapenari dagokionez edo Kalitatea Fundazioko zuzendari gisa egin duen lana. Izan ere, Muruamendiarazek lehen sektoreari lotuta garatu du ibilbide profesionala. Nekazaritzako ingeniari teknikoa da ikasketaz. 1977an Behi Alde kooperatibaren sorreran hartu zuen parte eta bertako gerente izan zen hainbat urtez. Abeltzaintza arloko hainbat elkarteren sustatzaile izan da eta Debagoieneko Landa Garapen Elkarteko presidente ere bai. Azken urteotan bertako baserriko produktuak babesteko lanean aritu da. Muruamendiarazek, atzo jaso zuen saria, Landaola Federazioak Zaldibiako Goizane eraikinean egin zuen sari banaketan. Urteetako ibilbideari dagokion bigarren sari bat ere eman du Landaolak; Antton Dorronsorok jaso zuen.
 

Gainontzeko sarituak

Gainontzeko sarituak honakoak izan ziren: Erakunde publikoen arloan 1. Landaola saria
Santalutziko hazitegiak jaso zuen; erakunde pribatuen arloan 1.Landaola saria Hazitik kooperatibak. Aipamen berezia jaso zuen Mendiko Gazta proiektuak.

Bi hautagai debagoiendar

Guztira 10 proiektu izan dira Landaola Sarietarako hautatuak eta horien artean izan dira, Debagoieneko bi. Horiek, baina, ez dute saririk eskuratu. Erakunde publiko baten proiektuari saria atalean Leintz Gatzagako udalaren Gatz Eguna eta azoka ekologikoa proiektua izan da hautagaietako bat.
 
Erakunde pribatu baten Landaola Saria atalean hautagaien artean egon da bigarren proiektu debagoiendarra. Elay enpresaren Baserritik lantokira proiektua, hain zuzen ere. Proiektu
horri esker, Antzuolako enpresako langileek, eguaztenero, lantegian bertan dute bertako baserritarren barazki ekologikoa eta garaian garaiko produktuez jasotako otarra jasotzeko aukera.
 
Landaola Federazioak lehenengoz banatu zituen Landaola sariak. Asmoa da, urtero banatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak