"Euskaldunon hizkuntza-eskubideen kaltetan doan epaia" eman du EAEko Epaitegi Nagusiak Kontseiluaren ustez

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko urt. 15a, 17:36

Epaitegi Nagusiak 2013-2017 Euskararen Normalizazio Planaren inguruko bost artikulu bertan behera uzteko erabakia berretsi du.

Kontseiluaren oharra:

Euskaldunon hizkuntza-eskubideen kaltetan doan epaia eman du EAEko Epaitegi Nagusiak. Gaur egungo mendekotasun egoera gainditu eta euskarazko jarduera hobesteko neurri orekatzaileak bertan behera utzi ditu epaiak.

EAEko Justizia Auzitegi Gorenak berretsitako epaia gogor salatu du Kontseiluak. Idazkari nagusiaren esanetan, “larria da epaia berretsi izana, izan ere, euskara planetako artikuluetan sartuta, sukalderaino sartzen ari dira”.

“Beste behin, Espainiar Estatuak erabaki nahi du zein hizkuntza erabili behar dugun eta zein hizkuntzatan bizi behar dugun, eta hori onartezina da” gogorarazi du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, epaiaren berri eman zenean egin bezala.

Halaber, Kontseiluak gogora ekarri nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren euskara planak hizkuntza-eskubideak bermatzeko neurriak jasotzen dituela eta horiek atzera botatzeak, hizkuntza-eskubideen urraketak betikotu egingo dituela.

Hori horrela, galdera bat ere egin nahi die Kontseiluak bai erabakia hartu duen epaitegiko kideei, zein Espainiako Estatuko EAEko ordezkariari, helegitea jarri izanagatik, esan dezaten herritarren eskubideak, kasu honetan hizkuntza-eskubideak, bermatzeko zein mekanismo eta neurri jarri behar den abian.

Bidenabar, kezka ere badu Kontseiluak diru publikoa egoki kudeatzearen gaiarekin. “Gipuzkoako Foru Aldundiak irizpideak jartzen zituen diru publikoa jasotzen duten eragileek herritarren eskubideak bermatzeko. Neurri hori indargabetuta, gipuzkoarren eskubideekin jarrera bikoitza izango da; alegia, zergak berdin ordaindu beharko dituzte euskaldunek zein erdaldun elebakarrek, baina euskaldunek ez dituzte hizkuntza-eskubideak bermatuak izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak