Langileendako amaiera espedientea eta Geyser-Gastech sozietatearen likidazioa aurkeztuko du Catak

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko urtarrilaren 8a

Edesa Industrial eta Geyser Gastech-eko enpresa batzordeek jakinarazi dutenaren arabera, "Cataren zuzendaritzak, abokatu baten bitartez, langile guztiendako amaiera espediente bat aurkeztuko du, eta era berean, Geyser-Gastech sozietatearen likidazioa ere aurkeztuko du.".

"Gure kaleratzeak salatzen ditugu baita enpresa eta jarduera industriala desegiteko helburua ere. Honen aurrean, etorkizuna egon daitekeela uste dugu, oraingo langileentzat eta baita kaleratuak izandakoentzat ere, beti ere enplegu plan bideragarri bat egonez gero", azaldu dute enpresa batzordeek. "Horretarako Instituzioen, Administradore Konkurtsalaren eta Fagor S.Coop-en inplikazioa behar dugu, proiektu espekulatibo eta jasangaitz honen alternatiba eraikitzeko", gaineratu dute.

Bihar urtarrilak 9, asteartea, 11:00etan langileen asanblada egingo dute, eta bukatu ondoren kontzentrazioa Garagartzako lantegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak