Baserri inguruan sortutako plastikoa jasotzeko bederatzi bilketa egingo dira 2018an

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urt. 2a, 18:20

Debagoieneko Landa Garapen Elkartetik jakinarazi dute 2018rako zehaztu den egutegia. Guztira hamabi toki egongo dira Eskoriatza, Aretxabaleta, Antzuola, Oñati eta Bergara artean banatuta plastikoak uzteko. Gatzaga eta Elgetan noizbehinkako zerbitzua eskainiko da. 

Batuko diren plastiko motak

  • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegiko plastiko zuria.

Plastikozko sokak ez dira batuko.


2018an plastikoa ateratzeko egunak:
- Urtarrilak 23 
- Otsailak 27
- Martxoak 27
- Maiatzak 22
- Uztailak 24
- Irailak 25
- Urriak 23
- Azaroak 27
- Abenduak 18

Plastikoa arratsaldez uztea eskatzen da zehaztutako tokietan.

Bilketa lekuak:

Eskoriatza
1. Zarimutzeko bidegurutzean.

Aretxabaleta
2. Lausita, Izurieta bidegurutzetik 100 metrotara.
3. Bañuetxe, Mendiolako bide parean.
4. Oroko bidegurutzean.

Antzuola
5. Ekarpen gune ondoan.

Oñati
6. Zanartu, Zuazola inguruan.
7. Murgialdai, Asentsio ermitan.
8. Olabarrieta, autobus geltokian.
9. Musika Eskola gainaldean.

Bergara
10.Ugarrixa, etxalde parean.
11.Muinondo, trenbide ondoan.
12.San Juan auzoko eliza aurreko plazan.


Noiz behinkako zerbitzuak, betiere, aurrez telefonoz deituta (943-76 25 47)
Arrasate: Udala, Bedoña eta Garagartza auzoan.
Gatzaga: Dorletako bidegurutzean.
Bergara: Elosu, Santutxun.
Elgeta.

Plastikoa zerrendan aipatzen ez den tokiren batean utzi nahi bada, telefonoz deitu beharko da 943-76 25 47 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak