Kantari: kantuen, entseguen eta grabazioen informazioa

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko abenduaren 21a

Kaixo!

Kantari karaoke ikuskizunetik egin dugu kantuen zozketa eta dagoeneko zehaztu ditugu entsegu eta grabazio egun eta orduak. Zure seme-alabak zein kantu izango duen ikusi ahal izango duzu ondorengo loturan klik eginda. Bertan sartu ostean, "Bilatu" jartzen duen lekuan, idatzi zure seme-alabaren izen-abizenak.
 
 
Bertan datu hauek zehaztuko zaizkizu:
1- Zein kantu izango duen.
2- Kantu horren blogeko lotura (nahi izanez gero, bertan azaltzen den koreografia ikasi ahal izango du, bestela, nahi duen dantza egin dezake).
3- Entsegu leku, egun eta ordua.
4- Grabazio leku, egun eta ordua.

Garrantzitsua da entsegu egunerako umeek euren kantuaren letra eta dantza ondo ikasita ekartzea.
 
Hasi Kantariko egun handirako entseatzen!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak