Goizeko izarra, Buen menu, Elurra mara-mara eta Kantauri lanak eskainiko ditu San Joxepe abesbatzak, Ramon Amasorrainen zuzendaritzapean. Gainera, ekitaldia aprobetxatuko dute abesbatzaren 25. urteurrena ospatzeko. Horren barruan, taldeko hainbat kide omenduko dituzte, abesbatzan izan duten ibilbideagatik.