Euskadiko ekonomia %2,7 haziko da 2018an, Laboral Kutxaren arabera

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abe. 14a, 16:08

Xabier Egibar eta Joseba Madariaga. (Argazkia eta grafikoak: Laboral Kutxa)

Laboral Kutxak 2018rako euskal ekonomiaren aurreikuspenak aurkeztu ditu gaur. Txostenaren arabera, datorren urtean BPGd-aren hazkundea %2,7koa izango da Euskal Autonomia Erkidegoan eta 16.000 lanpostu berri sortuko dira.

Hori izan da gaur Xabier Egibar, Laboral Kutxako Negozio Garapeneko zuzendariak eta Joseba Madariaga, Ikerketa Departamentuko zuzendariak azaldutakoa. Datuok, Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuak prestatu duen 2018rako Euskal Ekonomiaren Aurreikuspen txostenean oinarritzen dira.
 
Aurkezpenean aurtengo datuak ere aztertu dira; horren arabera urtea % 3ko hazkundearekin amaitzea espero da. Orain artean, hiruhilekotik hiruhilekora hazkundea %0,8koa izan da; azken 16 hiruhilekoak eman ditu jarraian hazten.
 
 
 
Honekin lotuta, industria-sektorearen portaerak, IPIaren bidez neurtzen denak, "sendotasuna" adierazten du; urtekako hazkunde-tasa %2,7an kokatu da 2017an.
 
 
2018rako aurreikuspenak
Euskadiko ekonomiaren hazkundea %2,7an kokatzea aurreikusten du Laboral Kutxak. KPI kontsumorako prezio indizea %1,5 garestituko da eta ekonomiaren hazkundearen ondorioz, lanpostu berriak sortuko dira: finantza erakundearen ikerketaren arabera, lan-jardun osoko 16.000 lanpostu berri sortuko dira datorren urtean eta langabezia tasa %10,5ean kokatuko da Euskadin. Debagoienean egungo langabezia tasa %8,42 da azken datuen arabera.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak