Bergarak lidergoa berreskuratu du UDA 1-0 gainditu ostean

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko abe. 8a, 15:21

Lehen zatiko 30. minutu inguruan 10 jokalarirekin gelditu da Aretxabaletako taldea, eta mahoneroek egoera ederki aprobetxatu dute bigarren zatian markagailuan 1-0ekoa jartzeko. Ordiziak Mondraren aurka galdu ostean, Bergara da Ohorezko Erregionaleko lider berria.

Harmailak lepo bete dira Agorrosinen Bergararen eta UDAren arteko derbia jarraitzeko. Euria gogoz bota du Bergaran, eta berdegunea ez da egon erraz baloia mugitzeko. Hala ere, etxekoak nagusi izan dira lehenengo zatian eta neurketa lehen aukera mahoneroena izan da. Markel Ilzarbe bakarrik gelditu da atezainaren aurrean, baina Asier Castellanok sekulako gelditua egin dio Bergarako aurrelariari.

Lehen zatiko 30. minutuan, gutxi gorabehera, neurketa baldintzatu duen jokaldia etorri da. Josu Arizmendiarrietak txartel horia ikusia zuen aurretik, baloia urruntzeagatik, eta epaileak bigarren txartel horia erakutsi dio atezainari falta egiteagatik. UDA 10 jokalarirekin gelditu da, eta partida maldan gora jarri zaie Iñigo Velez de Mendizabalen mutilei.

Bigarren zatian, nagusitasuna erakutsi du Bergarak, eta norgehiagokako gola areaz kanpotik egindako jaurtiketa eder batekin eskuratu du Oier Ugaldek.

1-0ekoaren ostean Bergara atzean sartu da, eta UDAk ez du amore eman nahi zeta 10 jokalarirekin egon. Hala ere, Aretxabaletako taldea ez da gai izan berdinketaren gola eskuratzeko.

Sailkapen nagusian, lidergoa berreskuratu dute mahoneroek 32 punturekin, eta UDA 7. kokatu da oraingoz, 22 punturekin.

Erlazionatuak

Bergara-UDA (1-0)

Josu Bilbao Atxutegi 2017 abe 08 Aretxabaleta   Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak