Badator KoopFabrika 2018, ekintzailetasun soziala bultzatzeko programa

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abe. 4a, 17:39

Kooperatiba Fabrika proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko programa da. Sustapena, formazioa eta saretzea dira programak uztartzen dituen hiru oinarriak. Iaz egin zen lehenengo aldiz eta datorren urterako izen ematea zabalik dago jada.

Proiektu ideia bat lantzen ari direnei laguntzea da KoopFabrikaren helburua; jarduera ekonomikoari zein herrigintzari lotutakoa. Eredu indibidualistak alde batera utziz, ekintzailetza soziala bilatzen du programak. Hori sustatzeko bost fase nagusitzen dira proiektuan:

1. Formazio Fabrika: ekintzailetza sozialean ikasketa-ekintza prozesua da, formazioa jaso, erremintekin trebatu eta proiektu-ideia bat taldean lantzeko

2. Tutoretza Fabrika: aurreko fasean sortutako proiektu-ideiak era kolektiboan garatzeko, tutore edo bidelagun baten laguntzaz.

3. Saretze Fabrika: tutore eta bidelagunen laguntzarekin, ekimen ekonomiko kolektiboak martxan jartzeko beharrezko diren bideragarritasun planak osatu, ekimen pilotuak abian jarri eta tokiko eragileekin saretzeko enpresa-proiektu berriak.

4. Ikerketa-ekintza: ekosistema bat ekintzailetza sozial kooperatiboaren bueltan, bertan hiru izaera ezberdin dituzten eragileek parte-hartzen dute: unibertsitate eragileak (Gezki-EHU eta Lanki-MU), eragile kooperatibo-komunitarioak (OlatuKoop, Talaios, Hiritik At, Bagara) eta tokiko garapeneko eragileak (garapen agentziak).

5. Formatzaileen formazioa: ekintzailetza sozial kooperatiboa sustatzeko tokian-tokiko gaitasunak aktibatuko dira, proiektuen bidelaguntza eskaini ahalko duten pertsona klabeak trebatuz.

KoopFabrika lankidetza programa bat da eta izaera ezberdineko eragileak laguntzen dute ekimena aurrera eramaten: administrazio publikoa (Garapen agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundia), unibertsitate eragileak (Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegia eta EHUko Gezki institutoa) eta garapen komunitarioa edo Ekonomia Sozial Eraldatzailean eta interkooperazioan lanean ari diren eragileak (OlatuKoop sarea eta Bagara Herrigintzan). Ekimen hau Gipuzkoako hiru eskualdetan egiten da proiektuaren sustatzaile ezberdinekin; Debagoienean Bagara izango da eskualdeko tutoretza sustatzailea, iazko moduan.

Programa norbanakoei zein enpresa edo erakundeei eta elkarteei dago zuzenduta. Matrikulatzeko azken eguna abenduaren 23a izango da.

Harremanetarako: info@koopfabrika.eus edo 618 216 718.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak